XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondarribi Emen ere abertzaliak bai-dirala ta... zarata aundia entzuten da basterretan.

Bai ba, ez da arritzekoa, erri onetan diran bezelakoak izanik.

Beti bizitu gera jauntxuen mendean, beudek egiten dituzten deabrukeri gustiak ontzat arturik.

¡Ai! bañan egun ayek bai-dijoazte, eta orain eldu dira besteak.

Oraingo gasteak begiak ideki dituzte, esnatu dira, ta gaur asko ikusten dute.

Onegatik jauntxuak ezin gaituzte iretsi: egiak esan eta gauz ongarriak egiten ditugulako.

Euzkotarrak batu geran orduko, asi dira erriko jauntxuak gu menperatu nayan; gu ondoratu nayan dituzten tresna gustiak arturik.

Bañan jakin bezate jauntxo oyek alperrik izango dituztela beuden zitalkeri gustiak.

Guk, biotzean su ta garra daukagu, su ta gar bero-beroa....

Guk, asmo on-onak ditugu, egizko asmoak... gure erri maitea altxatzeko asmoak....

Beragatik gaitza da gu ondoratzea.

Ta guk asmo on-onak izanik ¿zeñek gu menperatu? Iñork, iñork ez!.

ENTZUN GUSTIAK.- Laister idekiko degu Batzokia, euskotar zintzoak bertan jolastu ta lan egin dezagun aberri-alde.

¡GORA GU GUTARRAK!
Seme zintzoak
Altxatu dira
Orru-irrintzi
Egiñik...
jauntxuak berriz
Murmurka dabiltz
Arpegi illuna
Jarririk.

¡Gora, gora gu,
Euzkotar zintzo
Seme leial on
Jatorrak!
¡Bera, bera bai,
Jauntxo gezurti
Gizon goseti
Zakarrak!

Jaltzubi.